Nabarmen igo dira Gasteizko Emakumeen Indarkeriaren Kontrako epaitegian jarri diren salaketak: 1.431 izan ziren iaz, 2024an baino 90 gehiago; hots, egunero batez beste bost salaketa genero indarkeriagatik .
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak emandako datuen arabera, %6,7 igo dira salaketak Araban 2025ean, aurreko urtearekin alderatuta, eta biktimen tasa nabarmen igo da: 10.000 emakumeko 82,5.
Iaz, 317 gizonezko epaitu zituzten Araban genero indarkeriaren delituengatik, eta bi izan ezik beste guztiak zigortu zituzten. Epaituetako gehienek (%40) harreman afektiboa edo harreman ohia zuten biktimarekin.
Era berean, biktimek 265 babes neurri galdegin zituzten epaitegietan, eta horien %95 onartu zituzten. Dena den, 170 emakumek uko egin zioten epaiketan erasotzailearen aurka deklaratzeari. Iaz, Araban salaketa jarri zuten 1.431 emakumeetatik 798 Espainiako estatutik kanpo jaioak ziren: %55,7.