⛅ EGURALDIA

Monotonia ez da politikara mugatzen

Juanma Gallego 2026ko apirilaren 1a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Antzeko agertokiak ikusi ahalko ditugu gaur zein bihar, eta hara ezustekoa: atzokoaren parekoak izango dira, gainera.

Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu mantenduko da, eta euri txikia egin dezake ere. Eolo iparraldeko eta ipar-mendebaldeko osagaian egongo da, eta ahul bizi ariko da, zenbait bolada gogorrekin. Termometroetan, 6 eta 13 gradu arteko alde termikoa ikusiko dugu.

Osteguna bide beretik joango da, zeru hodeitsuekin eta euri txikiekin. Bi aukera daude: eguna egun berdin-berdintsua izatea, edo Euskalmetekoek dagoeneko oporrak hartu izana. Haizea azken egunotako osagai eta abiadura berdinean ariko da. AEMETen arabera, Gasteizerako tenperaturak 5 eta 12 gradu artekoak izango dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago