⛅ EGURALDIA

Bi egun kalkatu jarraian

Juanma Gallego 2026ko martxoaren 31

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru hodeitsuak, euri pixka bat eta giro hotza, aste santuaren atarian.

Zeru hodeitsuekin jarraituko dugu, bai eta euri txikia izateko aukerarekin ere. Ipar-mendebaldeko haizea izango dugu. Gehienetan, ahul-bizia izango da, baina zenbaitetan bolada gogorrak izango ditu. Termometroa ez da hondartzara joateko modukoa izango, 6 eta 11 gradu arteko aldeak izango ditugulako.

Antzeko agertokia marraztuko digu asteazkenak: zeru oso hodeitsuak eta euri txikia. Bezperaren berdina izango da ere haizeari dagokionez, ipar-mendebaldeko osagaiarekin, eta bolada gogorrak izateko aukerarekin. Termometroetan ere aldaketa gutxu, maximoetan izandako igoera txikia ez bada: Gasteizen 6 eta 13 artekoan egongo dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago