'Erroak eta poza', aurtengo irabazlea

Juanma Gallego 2026ko martxoaren 30a

Ana del Val Kultura diputatua eta Aiala Lucero, kartelaren aurkezpenean. Argazkia: AFA

Aiala Lucero diseinatzaile grafikoren proposamenak eskuratu du Arabako Jaiak iragartzeko lehiaketaren saria.

Aiala Lucero diseinatzaile grafikoak irabazi du aurtengo Arabako Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. Bere proposamenak Erroak eta poza du izena, eta, aldundiak esan duenez, eskuzko bozeto estiloan inspiratuta dago. 

"Gure jaien funtsa islatzen du: hurbilak, xumeak eta tradizioz beteak. Trazu bakoitzak Arabako herrien eta bertako jendearen espiritua jasotzen du, ospakizunaren pozak batuta", iragarri du aldundiak.

Gazte kategoriako irabazlea Aitziber Raya izan da, Lurra esnatzen kartelarekin. Orotara, 29 lagunek parte hartu dute: 18 emakume eta 11 gizon. Horietatik 13 arabarrak izan dira.  

Finalistek 350 euro jasoko dituzte eta irabazleak guztira 1.750 euro jasoko ditu. Egon diren gainerako bost finalistetako bakoitzak 350 euro jasoko ditu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago