⛅ EGURALDIA

Aldaketa egonkortu da

Juanma Gallego 2026ko martxoaren 30a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Euria eta hodeiak nagusiko dira gaur. Elur kota 1.000 metroren bueltan egongo da.

 

Asteburuak utzitako eguraldi aldaketak segida izango du datozen egunotan. Hala, zeru oso hodeitsuak izango ditugu, eta prezipitazio txiki-ertainekin batera etorriko dira horiek. 1.000 metrotik gorakoen kasuan elur gisa erori daitezke. Haizea ipar-mendebaldekoa izango da, ahul-bizia, eta bolada gogorekin. Alde termikoa 4 eta 11 gradu artekoa izango da hiriburuan.

Antzeko giroa utziko digu astearteak, zeru oso hodeitsu edo estaliekin. Batez ere egunaren lehen partean euri txikia egin dezake. Eolo bezperako osagai eta abiadura berdinean arituko da, zakar. Minimoek zertxobait egingo dute gora, 6 eta 11 gradu artekoekin. Elurrak, berriz, desagertzera egingo du, kota 1.500 metroren langan kokatuko baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago