Ostiralak izaera hodeitsua izango du, batez ere egunaren lehen partean, noizean behin euri txikiak botatzeko aukerarekin. Arratsalderako, ordea, hodeiak zertxobait gutxituko direlakoan da Euskalmet. Ipar haizeak gogo joko du, batez ere arratsaldean. Tenperaturak 1 eta 10 gradu artekoan egongo dira hiriburuan.
Asteburuari dagokionez, antzeko agertokia izango dugu: zeru hodeitsuak eta zaparrada txikiekin. Hotza prezipitazioetan nabarituko da, elur kota pixkanaka beherantz joango baita. Igandearen lehen zatian egongo da baxuen, 800 metrora jaitsi daiteke eta. Oro har, egun hotzak izango dira asteburukoak, 2 / 10 eta 2 / 9 gradu arteko tartearekin, hurrenez hurren.