Gasteizko hamabost ikastetxetako 74 taldek parte hartuko dute Kantari ikuskizunean. Orotara, 365 gaztetxo inguru taula gainera igoko dira, hamalau saiotan banatuta.
Hamabost ikastetxe izango dira guztira: Abendaño, Ramon Bajo, Mariturri, Olabide, Lakuabizkarra, Ibaiondo, Ikasbidea, Arantzabela, Errekabarri, Lope de Gereñu, Angel Ganivet, Toki eder, Odon de Apraiz, Armentia, Salburua eta Carmelitas ikastetxeek.
Maiatzaren 16an, larunbata, arratsaldeko lauretan hasiko da ikuskizuna, Gasteizko Arkabia aretoan —Posta kaleko 13. atarian—, baina lehen parte hartzaileek 15:30ean egon beharko dute. Igandean, berriz, goiz eta arratsaldeko txandak izango dira, 11:00-14:00 eta 16:30-19:30 bitartean (horietan ere, noski, lehen parte hartzaileak ordu erdi lehenago deituta daude).
Musikaren bitartez gaztetxoen artean euskara sustatu nahi duen ekimenak ordutegi eta parte hartzaile hauek izango ditu.