Eguraldi goibela gurean geratuko da, zeru hodeitsuekin eta zaparrada txikiekin. Iparretik joko duen haize ahul-bizia ariko da, bolada gogorrekin. Tenperaturek beranzko joeran segituko dute, elur kota 900 metroren bueltan kokatuko delarik. Gasteizen 3 eta 8 gradu arteko aldea izango dute.
Antzeko eguraldia izango dugu ostiral goizean, zeru oso hodeitsuekin. Osterantzean, orduek aurrera egin ahala, apurka-apurka gutxitzera egingo dute, eta zerua partez hodeitua geratuko da. Haizea ere antzera ibiliko da, iparraldetik, ahul-bizi, eta bolada gogorrekin. Elur kota 1.000 metroren bueltan kokatuko da AEMETen arabera, eta Gasteizen alde termikoa 1 eta 10 gradu artekoa izango da.