Oraindik udaberri kutsua mantenduko da egunaren hasieran, lainoak agertuko diren arren. Egunaren erdiko orduetatik aurrera, ordea, gauzak aldatzen hasiko dira, eta hodeiak pilatuko dira. Arratserako zerua oso hodeitsu geratuko da. Egun osoan, ipar osagaian finkatutako haizea izango digu, bolada gogorrekin. 4 eta 12 gradu arteko alde termikoa egongo da.
Osteguna hodeitsu esnatuko da, eta hala geratuko da egun osoa. Are, zaparrada txikiren bat bota dezakeela dio Euskalmetek. Eolo berdinetan ibiliko da, ipar osagaian finkatuta, eta zakar. Alde termikoa are murritzagoa izango da, Gasteizen 4 eta 9 gradu artekoa izango dutelarik.