XX. mendeko historian, eta, bereziki, frankismoak egindako errepresioaren aurrean emakume askok egindako ekarpena nabarmendu du Paquita Sauquillo abokatu eta askatasun demokratikoen aldeko aktibista historikoak Tomás y Valiente eskolak Gasteizko Europa Jauregian egin duen ekitaldi batean.
Ahaztutako emakumeak izeneko dokumentalean oinarritu dira hainbat emakume erreferentek Espainiako XX. mendeko historian izan duten rola aztertzeko. Cristina Gonzalez PSE-EEren presidenteak gidatu du Sauquillok publikoarekin mantendu duen solasaldia.
"Gaur egun disfrutatzen dugun demokrazia ezin da ulertu emakume askok izan zuten ausardia ulertu gabe, oso prezio altua ordaindu behar izan zuten garai batean, gainera", adierazi du Sauquillok. Hori dela eta, babestu du emakume horiek gogoratzea ez dela soilik "memoria ariketa bat"; harago, "etorkizunarekiko konpromisoa era bada", azpimarratu du.
Bat etorri da Gonzalez. "Denbora luzez historia haiek gabe idatzi izan da", ohartarazi du. "Emakume hauen memoria berreskuratzea iraganarekiko justizia egitetik harago doan kontua da: belaunaldi berriei begira, berdintasunaren eta askatasunaren defentsan inspirazioa izan diren erreferenteak eraikitzea da".
Maria Moliner filologoa, Carlota O'Neill idazlea, Rosario Sanchez Mora Dinamitera edo Matilde Ucelay arkitektoa dira Jacobo Echeverria-Torres zinemagileak bere dokumentalean jaso dituen emakumeetako batzuk.