⛅ EGURALDIA

Gaurkoz eutsiko dio

Juanma Gallego 2026ko martxoaren 24a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur egun eguzkitsua izango dugu, baina bihar berriz aldaketa etorriko da.

Atzo arratsaldean hasitako aldaketa finkatuko da gaur. Izan ere, goizean goizeko lanbro eta lainoen ostean, giro eguzkitsua nagusi izango da. Eolok du aparteko indarrik erakutsiko, eta aldakor ibiliko da. Tenperaturen tartea, hori bai, atzokoa baino dezente txikiagoa izango da, 4 eta 12 gradu arteko aldearekin.

Bihar ere egunak lanbro eta lainoez zipriztinduta argituko du, baina erdiko orduetan hodeitza trinkotzen joango da; are, arratsaldeak aurrera egin ahala euri txikia egin ahalko du ere. Haizeak iparretik joko du, eta bolada gogorrekin egingo du, gainera. Termometroa 4 eta 9 gradu artekoan ibiliko da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago