Zerua tarteka hodeitsu egon daiteke egunaren hasieran, baina, ondoren, behin arratsaldea sartuta, hodeiek desagertzera egingo dute. Ipar haizeak eramango ditu zeruan marraztutako kotoi zati horiek. 3 eta 14 gradu arteko tenperaturak izango dituzte Gasteizen.
Astearteak lanbro eta lainoak ekarriko ditu goizean, baina, ondoren, Eguzkia dotore azalduko bide da ortzian. Iparretik beharrean, oraingoan hegoaldetik ariko da haizea. Egunaren alde termikoa dezente zabalagoa izango da, 0 graduan hasi eta 18 gradura iristeraino.