Egun eguzkitsua izango dugu gaur, eguerditik aurrera erdi eta goi mailako hodeiak agertuko badira ere. Eolo hegoaldetik ariko da, bizi. Giro atsegin horrekin batera, tenperaturak ere nahiko gozoak izango dira, Gasteizen 6 eta 17 gradu arteko dantzan ibiliko baitira.
Asteburu osora luzatuko da giro hau. Hala larunbatean Eguzkia dotore gailenduko da ortzian. Egun horretan ere, arratsaldearekin batera zerua erdi eta goi mailako hodeiekin zipriztinduta egongo da, 3 eta 18 gradu arteko aldearekin. Igandean lainoak agertuko dira goizean, nahiko garden egongo delarik. Arratsaldean, osterantzean, behe hodeiak ugarituko dira. Alde termikoa are handiagoa izango da, 3 eta 18 gradu artekoarekin.