Gaurkoan ere egun eguzkitsua espero da, goizean lanbro eta lainoak agertuko diren arren. Eolo hego-ekialdeko osagaian finkatuta egongo da egun gehienean. Atzo bezala, egun beroa espero da aurrekoetan izan ditugunekin alderatuta: 6 eta 20 gradu arteko aldea izango dute Gasteizen.
Ostegunarekin batera, beste behin giro eguzkitsua mantenduko da, nahiz eta goizean tarteka hodeitsu egongo den. Hego haizea ariko da, baina bezperan baino dezente indartsuago. Tenperatura maximoek zertxobait egingo dute behera, 7 eta 16 gradu artean egonda.