⛅ EGURALDIA

Gaurkoz, oraindik hodeitsu

Juanma Gallego 2026ko martxoaren 16a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Egun osoan hodeiak mantenduko dira, baina bihar eguzkiaren eragina nabarmena izango da tenperaturetan. 

Astelehen hodeitsua izango dugu, tarteka oso hodeitsu egongo delarik. Mendebaldetik joko duen haizea ahul-bizia izango da, baina eguerditik aurrera iparretik egingo du. Datozen egunetako aldaketa igartzen joango da tenperaturetan: momentuz 4 eta 16 gradu artean ibiliko da.

Asteartean, berriz, behin goizeko lainoa altxatuta, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi geratuko da. Haize aldakorra izango dugu, ahul bizia. Tenperaturek nabarmen egingo dute gora aurreko egunarekin alderatuz, egunaren alde termikoa 2 et 21 gradu artean kokatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago