Gaur goiz lanbroarekin hasiko da eguna, eta erdi eta goi mailako hodeiak izango ditugu. Orduek aurrera egin ahala, zeruak hodeitzera egingo du, eta arratsaldetik aurrera ura askatu dezakete, zaparrada txiki eta ertainekin. Haizeak gogor joko du zenbaitetan, baina momentuz tenperaturek eutsiko diote, Gasteizen 5 eta 18 gradu arteko aldea izango dutelako.
Asteburuan, tenperaturak asko jaitsiko dira, hurrenez hurren, mendi inguruetan eta Arabako zenbait tokitan. 3 / 8 eta 4 / 10 gradu artekoan egongo baitira. Are, larunbaterako elurragatiko abisu horia eman dute: kota 800-1.100 metroren bueltan egongo da. Igandean zertxobait igo badezake ere, giroa ez da asko aldatuko. Kota altuetako elurrarekin batera, zeru hodeitsuak eta zaparradak bota ditzake ere.