⛅ EGURALDIA

Askotariko giro aldaketak

Juanma Gallego 2026ko martxoaren 12a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Behin lainoa altxatuta, garbitzera egingo du, baina bihar kontrakoa gertatuko da.

Laino eta lanbroekin esnatuko da osteguna, eta ondoren zerua tarteka hodeitsu geratuko da, behe hodeiekin. Goizak aurrera egin ahala horiek gutxitzera joko dute, argiago geratu arte. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, alde termiko dezente zabalarekin: Gasteizen 6 eta 19 gradu artekoa izango da.

Kontrako norabidea hartuko do ostiralak: goizean erdi eta goi mailako hodeiak izango ditugu, eta egunaren bigarren zatian horiek ugaritzera egingo dute, oso hodeitsu geratu arte. Hodeiak ez ezik, zaparrada txiki edo ertainak ere bota ditzake. Haizea bezperan baino zakarrago ibiliko da; hegoaldetikoa izango da hasieran, baina eguna bukatzean ipar osagaian finkatuta egongo da. Tenperaturak antzera mantenduko dira, 5 eta 18 gradu artean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago