Foru jabetzekoa den eta enkantean jarrita zuten Bastidako etxebizitza bat salmentatik atera du aldundiak, gaur ALHAO Arabako Lurralde Historikoan Aldizkari Ofizialean jaso denez.
El Matadero kaleko 3. atarian dagoen etxebizitza 59.000 euroan hasita enkantean jarrita zuen aldundiak, baina EH Bilduk aurkeztutako mozio batetik abiatuta, bertako udalak eskatu zuen enkantetik kentzeko, eta higiezina alokairu sozialera bideratzeko.
Momentuz ALHAOn ez dute zehaztu etxea zertara bideratuko duten, baina Ogasun Saileko iragarkiak dio "interes publikoko arrazoiengatik" egin dutela atzera enkante horretan.