Giro hodeitsua mantenduko da asteazken osoan zehar, eta arratsalderako euri txikia espero da. Hego haizea egongo da goizean, baina arratsalderako mendebaldeko osagaian finkatuko da. Atzokoekin konparatuz, ez da alde handiegia egongo tenperaturetan, 3 eta 15 gradu artekoan egongo baitira.
Ostegunean zeru hodeitsuek segida izango dute goizean, zaparradaren bat izateko aukerarekin. Eguerditik aurrera, pixkanaka hodeitzak gutxitzera joko du. Mendebaldeko haizea egongo da egunaren lehen partean, ondoren ipar osagaian finkatuko delarik. Tenperatura epelagoak espero dira, 5 eta 19 gradu artekoak.