⛅ EGURALDIA

Arratsaldeari zukua atera beharko

Juanma Gallego 2026ko martxoaren 10a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Eguna goibel hasiko da, eta, gero ostarteak zabalduko badira ere, bihartik aurrera grisa nagusituko da berriro

Goizean zeru hodeitsuak mantenduko dira, eta zaparrada txikiren bat bota dezake ere, baina eguerditik aurrera apurka-apurka hodeiak gutxitzen joango dira. Haizea mendebaldetik ariko da egunaren lehen partean, baina gero ipar osagaian finkatuko da. Atzo baino tenperatura epelagoak izango ditugu, 6 eta 14 gradu arteko alde termikoarekin.

Laino eta lanbroekin esnatuko da asteazkena, baina argiarekin batera, zerua ez da gardenduko: goizaldean hodeiak trinkotuko dira, erdi eta goi mailako hodeiekin. Ondorengo orduetan euria bota dezake ere. Haizea ahul-bizia izango dugu; hego-mendebaldekoa hasieran, eta ipar-mendebaldekoa ondoren. Tenperaturei dagokienez, ez da aldakera askotik igarriko, 4 eta 14 gradu artekoarekin Gasteizen.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago