Lanbroekin hasi da eguna, eta gainerako egunean hodeiak eta ostarteak tartekatzen joango dira. Arratsalderako, ordea, hodeiak ugarituko direla ematen du; are gehiago, gauerako zaparradak izan ditzakegu ere. Hego haizea ibiliko da, eta alde termikoa 3 eta 15 gradu artekoa izango da.
Hodeitza asteartearen hasieran mantenduko da, baina asteartean gauzak kontrako norabidean joango dira: orduak pasa ahala ostarteak zabalduko dira. Eolo, oraingoan, ipar osagaian finkatuta egongo da. Minimoak zertxobait igoko dira, eguneko tenperaturak 6 eta 14 gradu artean egongo baitira.