⛅ EGURALDIA

Errealitate gordinera bueltan

Juanma Gallego 2026ko martxoaren 6a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak eta euria bueltan dira, azken egunotako eguberri kutsuko giroa alde batera utziz. 

Atzo arratsaldean hasitako aldaketa guztiz gauzatu da gaur, eta hala jarraituko du, zeru hodeitsuekin eta zaparrada ugarirekin. Hauts gandua, bederen, garbituko du. Hegoaldeko osagaia alde batera utzi eta iparraldekoa hartuko du haizeak. Tenperaturetan ere, alde nabarmena egongo da aurreko egunekiko, galinstanoa soilik mugituko baita 7 eta 10 gradu arteko tarte labur batean zehar.

Astebururako ere antzeko giroa espero da. Hala, larunbata oso hodeitsu mantenduko da, noizbehinka euria izango dugularik. Alde termikoa dezente zabalagoa izango da, Gasteizen 5 eta 15 gradu artekoa izango baita. Igandean hodeitza are trinkoagoa izango dela dio Euskalmetek, eta orduan ere euria egin dezake. Egun horretan, tenperaturak pixka bat jaitsiko dira, egunaren alde termikoa 4 eta 13 gradu artekoan geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago