Atzoko argitasuna pixkanaka desagertzen hasiko da, eta arratsalderako hodeiak ugarituko direla espero da. Hala, gaua iristen denerako oso hodeitsu egongo da, zaparrada batzuk izateko aukerarekin. Hego haize zakarrak ez du lagunduko giroa leuntzen. Momentuz, tenperaturen tartea mantenduko da, 8 eta 18 gradu artean ibiliz.
Ostiralarekin batera, aldaketa finkatuko da: zerua oso hodeitsu egongo da, eta zaparradak botako ditu. Eolo ipar osagaira aldatuko da. Tenperaturetan aldaketa nabarmena egongo da, batez ere maximoetan: 7 eta 12 gradu artean baino ez da mugituko termometroa.