Lore eskaintzak eta manifestazioak, goizean

Juanma Gallego 2026ko martxoaren 3a

Alderdi eta sindikatuek omenaldiak egin dituzte monolitoan, eta ikasle sindikatuak kalera atera dira.

Espero moduan, Martxoak 3ko sarraskia oroitzeko ekitaldi eta mobilizazio sorta zabala egon da goizean zehar Gasteizen. Goizeko lehen orduetatik hasi dira lore eskaintzak gertakariak oroitzeko monolitoaren inguruan.  

Hala, duela 50 urte hildako langileen eta gainerako biktimen omenezko ekitaldiak egin dituzte, alderdi politiko, sindikatu, erakunde publiko eta bestelako eragile sozialek, aparteko istilurik gabe.

Omenaldiez gain, IAS eta Ikama ikasle sindikatuek manifestazioak egin dituzte, nor bere aldetik, GKS eta Ernairen babesarekin. Ikama gazte erakundea Arabako campusetik abiatu da, Ikasleok lehen lerroan lelopean. IASek Borroka ez da eten. Ikasle langileok haustura politikoa leloari heldu dio. 

Azkenik, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak ekitaldi bat egin du ere Goiuri jauregian, Imanol Pradales lehendakaria eta hainbat ordezkari instituzional bilduta.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago