Azken egunotan gurean izan den hauts gandua berriro agertu daiteke gaur. Horrez gain, batez ere hegoaldean laino eta behe-hodeiak agertuko dira. Ondoren, zerua hodei gutxirekin geratuko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Eolo hego edo hego-ekialdetik joko du, ahul bizi, zenbait bolada gogorrekin. 7 eta 17 gradu arteko alde termikoa izango dute Gasteizen.
Asteazkenak ere goiz lanbroa eta hauts gandua ekar ditzake. Hodei gutxi egongo dira zeruan, oraingoan ere erdi edo goi mailakoak. Bero hodeiak pilatu daitezke, aspaldiko partez. Hegoaldean euri txikia jo dezakeela dio Euskalmetek, baina AEMETek ez du horrelakorik aurreikusten. Haizea antzera ibiliko da, hego edo hego-ekialdetik ufa eginez, bezperan baino indar handiagoz gehienetan. Termometroei dagokienez, 7 eta 18 gradu artean geratuko dira.