San Frantzisko Asiskoaren eliza Memoria Demokratikorako Leku izendatzen duen plaka eman dio gaur Espainiako Gobernuak Gasteizi, eliza parean hainbat ordezkari instituzional bildu dituen ekitaldi batean. Eliza obretan dagoenez, behin horiek bukatuta barruan jarriko dutela iragarri du udalak, ohar batean. Otsailaren 23an Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu dute memoria gunetzat hartzen duen izendapena, udalak duela bi urte eskatuta.
Besteak beste, Fernando Martinez Memoria Demokratikoaren Estatu idazkaria, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea, Maria Jesus San Jose Justizia sailburua, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia, Marisol Garmendia gobernuaren ordezkaria EAEn eta Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina egon dira harrera ekitaldian.
San Frantzisko eliza "lan eskubideen eta askatasunaren aldeko borrokaren sinbolo" bihurtu dela azpimarratu du alkateak. Etorkizunean memorialean jarriko den plakak "hiri baten sentimendua, biktimei emandako babesa eta demokraziaren eta askatasun publikoen aldeko borrokaren garrantzia" adierazten duela esan du, erakina "diktaduraren aurrean erresistentziaren eta duintasunaren ikur" bihurtu dela erantsiz.