⛅ EGURALDIA

Zerua, buru gainera

Juanma Gallego 2026ko martxoaren 2a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Lainoa izango dugu datozen bi egunetako goizetako protagonista, iraunkorra izan daitekeelako.

Goizean agertuko diren laino eta lanbroak iraunkorrak izan daitezke gaur, bereziki Ebro ibarrean. Horiekin batera, hauts gandua etor daiteke. Gainerakoan, zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Hego edo hego-ekialdeko haizea ariko da, ahul-bizi, bolada oso gogorrek hartu ahalko dituena. 5 eta 15 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.

Laino iraunkorrak errepikatuko dira asteartean, bai eta hauts gandua izateko aukera ere. Oro har, zerua hodei gutxirekin egongo da; gehienak, goi mailakoak izango dira. Haizea bezperaren osagai eta abiadura berdinean mantenduko da goizean, arratsalderako ipar-ekialdeko osagaia hartuko badu ere. Tenperaturek zertxobait egingo dute gora, 7 eta 17 gradu artean kokatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago