Ekitaldiak Derryko (Irlanda) Bloody Sundayko senideen babesa jaso du, eta 1976ko langile mobilizazioak zein Poliziaren errepresioa gogorarazi ditu bideo eta testigantzen bidez. Martxoak 3 elkarteak "zor historiko bati" erantzuteko urrats gisa definitu du ekimena, memoria eta duintasuna aldarrikatuz.
Omenaldian biktimen senideek "estatuaren inpunitatea" eta "hamarkadetako abandonu instituzionala" salatu dituzte, eta egia eta justizia lortzeko bidean izandako oztopoak nabarmendu. Era berean, memoria gune bat sortzeko asmoa berretsi dute, hildakoen oroimena egungo borroka sozialei lotuta. Oroimena etorkizuna eraikitzeko eta kontakizun ofizialari aurre egiteko funtsezko tresna dela azpimarratu dute.