⛅ EGURALDIA

Lainoak eguneroko gosarietan

Juanma Gallego 2026ko otsailaren 27a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Arratsaldetik aurrera hodeitza handituko da, larunbatean mantenduko den joera batean. Igandea, berriz, argitsuago omen dator. 

Goizean goiz lanbro eta lainoak agertuko dira, bai eta hauts gandua ere. Ondoren, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Arratsaldean, ordea, hodeitza handituko da. Hego osagaiko haize ahul-bizia izango dugu, 5 eta 18 gradu arteko alde termikoarekin.

Asteburuan, batez ere larunbata oso hodeitsu mantenduko da, baina arratsalderako gutxituko dela aurreikusi dute. Euria egin dezake ere, batez ere egunaren lehen partean, tenperatura hotzagoekin: 2 eta 12 gradu artekoak espero dira. Igandean giroak hobera egingo du, eta, behin hasierako laino eta lanbroak pasata, beste behin argitzera egingo du. Argitasunak goiko tenperaturetan igarriko da, baina behekoak ere jaitsiko dira, 0 eta 15 gradu arteko ale termikoarekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago