Gaur laino eta lanbroak izango ditugu egunaren hasieran, hauts gandua izateko aukerarekin. Behin horiek altxatuta, zeru oskarbia espero da. Haizea gehienetan hegoaldekoa izango da, ahul-bizia, eta zenbait bolada gogorrekin. Termometroei dagokienez, 4 eta 21 gradu arteko alde termikoaz gozatuko dira hiriburuan.
Laino eta lanbroekin ekingo diogu ostegunari, baina hauts gandua ere izan dezakegu berriro. Gainerakoan, zerua hodei gutxirekin geratuko da goizean eta eguerdian, baina arratsaldetik aurrera hodeitzak handitzera joko du. Hego osagaiko haizea ariko da, baina arratsaldean iparretik egingo du; ahul-bizi, eta zenbait bolada gogorrekin. 5 eta 19 gradu arteko alde termikoa izango dugu.