Inauterietako argazki lehiaketako bozketa epea zabalik da

Erredakzioa 2026ko otsailaren 25a

Aurtengo Inauterietako argazki lehiaketako argazkietako batzuk.

Ireki dugu jada inauterietako argazki lehiaketako bozketa epea. ALEA-k antolatutako lehiaketara aurkeztutako irudien artean, orain herritarrek duzue hitza: gustukoen dituzten argazkiak bozkatzeko aukera izango dute datozen egunotan.

Bozketa epea martxoaren 4ko 11:00ak arte egongo da zabalik, eta parte hartzaile bakoitzak hiru argazki aukeratu ahal izango ditu. Inauterietako giroa, mozorroak, umorea eta sormena bildu dituzten irudiak ikusgai daude lehiaketaren atarian.

Irabazleak herritarren botoen bidez erabakiko dira; beraz, animatu eta eman zure babesa gustukoen duzun argazkiari.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago