⛅ EGURALDIA

Beste horrenbeste datozen orduotan

Juanma Gallego 2026ko otsailaren 25a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Oro har, giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, eta tenperatura epelekin. 

Asteazkenak lanbro eta lainoak ekarriko ditu hasieran, baina, ondoren, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Eolo hegoaldetik ariko da, zenbaitetan indar handiarekin. Termometroetan, 4 eta 20 gradu arteko alde termikoaz gozatzeko moduan egongo gara, Gasteiz erreferentziatzat hartuta.

Osteguna oso antzera etorriko da, laino eta lanbroekin, eta hodei gutxiko zeruarekin. Hodei horiek goi mailakoak izango dira. Haizeak ez du osagaia aldatuko, hegoaldekoan mantenduko baita. Eta, AEMETen arabera, bezperako tenperatura tarte berdina izango dugu, 4 eta 20 gradu artekoa.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago