⛅ EGURALDIA

Eusteko moduan dago, momentuz

Juanma Gallego 2026ko otsailaren 24a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, baina bihar hodei gehiago izango ditugu.

Lanbro eta lainoak agertuko dira egunaren hasieran, baina, ondoren, beste behin, egun eguzkitsua izango dugu. Egongo diren hodei apurrak atmosferaren goi mailetan kokatuko dira. Eolo hegoaldetik ariko da, ahul-bizi, zenbait bolada gogor har ditzakeelarik. Tenperatura goxoak espero dira egun gehienean, 2 eta 22 gradu arteko alde termikoarekin.

Goizean goiz laino eta lanbro horiek errepikatuko dira asteazkenarekin batera; ondoren, hodeiak eta ostarteak izango ditugu, eta hauts gandua ere ate joka ibili daiteke. Eolok hego osagaian segituko du, baina bezperan baino gogorrago egingo du, batez ere haizeguneetan. Baina hori gauean eta goizean baino ez da izango, arratsalderako indarra galduko baitu. Termometroetan, 4 eta 20 gradu artekoan ibiliko dira eguneko tenperaturak.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago