Asteburuan izandako giroa mantenduko da aste berriarekin batera, eta, behin goizean goizeko lainoak altxatuta —zenbait tokitan, kostako zaio—, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Geratuko diren hodeiak goi mailakoak izango dira. Eolo gehienetan hegotik ariko da, aparteko indarrik gabe. Tenperaturen tartea 3 eta 19 gradu artean mantenduko da Gasteizen, baina zenbait puntutan tenperatura baxuagoek izotza sor dezakete.
Asteartea ere oso antzera joango da, goizean goizeko laino eta lanbroekin, eta hodei gutxi izango dituzten zeruekin. Oraingoan ere, goi atmosferan kokatuko dira hodei horiek. Eolo ere antzera, hegoaldetik ufa eginez, ahul-bizi, eta bolada gogorrak izateko aukerarekin. Alde termikoa 4 eta 20 gradu artean kokatuko da.