⛅ EGURALDIA

Festa dator, baita zerutik ere

Juanma Gallego 2026ko otsailaren 20a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur goizean hodeiak mantenduko diren arren, arratsaldetik aurrera, eguzkia bueltan da.

Zerua tarteka hodeitsu dagoela hasiko da ostirala, baina arratsalderako hodeitzak gutxitzera egingo du. Eolo mendebaldetik ariko da, baina ipar osagaira aldatuko da arratsaldea iritsita. 2 eta 11 gradu arteko aldean ibiliko dira eguneko tenperaturak.

Asteburuan eguraldiak onera egingo du, eta tarte eguzkitsu zabalez gozatu ahalko dugu, batez ere arratsaldeetan. Bi egunetan goizean laino eta lanbroak agertuko dira han-hemenka. Oro har, haize aldakorra izango dugu, baina hegoaldekoa izango da gehien errepikatuko den osagaia. Tenperaturen tartea guztiz zabalduko da: hurrenez hurren, 1 / 16 eta 3 / 18 gradu arteko alde termikoa izango dugu.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago