Azken egunetan hodeien arteko zirrikituetatik opari etorri zaigun eguzkia ez dugu gaur disfrutatuko: zeru hodeitsuak nagusituko dira, eta noizean behin zaparradak bota ditzake. Haize zakarra mantenduko da —abisu horia ezarri dute Bizkai eta Gipuzkoarako—, ipar-mendebaldeko osagaian finkatutakoa. Tenperaturak dezente jaitsiko dira: 3 eta 10 gradu artekoa izango da termometroan, baina sentsazio termikoa -1 gradurainokoa izan daiteke, beheko langatik.
Antzera etorriko da ostiral goiza, zeru hodeitsuekin eta euri txikia egiteko aukerarekin. Arratsalderako, ordea, garbitzera egingo du, zerua hodei gutxirekin geratuko delarik. Eolo mendabaldeko osagaian hasiko da, baina arratsaldean iparraldeko osagairantz egingo du. Termometroetan, ez da apenas aldaketarik izango, 3 eta 11 gradu artekoan mantenduz.