Goizean goiz agertuko diren lainoak alde batera utzita, asteazkenak hodeiak eta ostarteak ekarriko dizkigu. Arratsalde edo gau partean, berriz, zeruak gehiago hodeitzera joko du, eta une horretan euria egin dezake. Haize nahiko zakarra izango dugu, horren kariaz abisu horia ezarri dutelarik. Azken egunetan bezala, hego-mendebaldea izango di osagai ohikoena. Termometroari dagokienez, 4 eta 14 gradu artean ibiliko da.
Gauean finkatutako giroa ostegun osora luzatuko da, zeru hodeitsuekin eta noizbehinkako zaparradekin. Momentuz ez dute abisu horia ostegunera luzatu, baina kostalderako bai ezarri dute. Mendebaldeko edo ipar-mendebaldekoa izango da haizea, eta bolada gogorrekin jarraituko du. Elur kota 1000 metroren bueltan egon daiteke, eta tenperaturak jaitsiko dira, 3 eta 10 gradu arteko alde batean egongo baitira.