Batbatean jaialdiak kartel osoa aurkeztu du

Juanma Gallego 2026ko otsailaren 17a

Maiatzaren 15ean eta 16an Mendizabalan egingo den musika jaialdiak 45 talde eta 19 disko jartzaile izango ditu.

Lehen edizioan entzungai eta ikusgai izango diren artista guztien berri eman du gaur ezagutzera Batbatean jaialdiak. Orotara, 45 talde eta 19 disko jartzaile egongo dira, bost agertokitan, "egungo musikaren aniztasunaren eta aberastasunaren aldeko apustua" eginez. 

"Gaur aurkeztutako kartelak Euskal Herriko zein Estatuko egungo artistak biltzen ditu", azaldu dute gaur antolatzaileek. "Ibilbidea eta publikoa duten proposamenak dira, aretoak betetzen dituztenak, baina sarritan jaialdi handietan lekua aurkitzeko zailtasunak dituztenak, non izen txikiagoak bigarren planoan geratzen diren". Horrez gain, ziurtatu dute "hierarkia artifizialak" baztertu nahi dituztela ekitaldian.

Berariaz musika elektronikoari eskainitako gunea izango du jaialdiak, bai eta kalean jatekoa eskainiko duten kamioien gunea eta kanpalekua ere. 

Sartzeko abonuen azken prezio aldaketa otsailaren 20an goizeko hamarretan izango dela iragarri dute. Gaurtik aurrera sarrera fisikoak ere egongo dira eskuragarri Hor Dago! tabernan. Martxoaren hasierarako espero dute taldeen hurrenkera jakinaraztea, eta ordurako jarriko dituzte salgai egun bakoitzeko sarrera solteak. 

Hau da artisten zerrenda osoa:  Aimarz, Ajou!, Annekdotas, Añube, Apotheke 90, Ateri, Bellum, Brigade Loco, Bull Brigade, Dinamita, Edu Zardoya, Etxepe, Ganibet, Gozategi, Hell Beer Boys, Hofe, Jarfaiter, Juantxo Skalari & La Rude Band, Kaos Etiliko, Kaparrak, Lablackie, La Élite, La Txama, Lehen Lerroa, Los Zopilotees Txirriaos, Lukiek, Malakias, Malko, Maruxak, Metrika, Mikosis, Mirotz, Nafarroa 1512, Nerve Agent, Nevadah, No Limits, Roy Ellis, Safu, Santa Salut, Sedientos de Cumbia, Segismundo Toxicómano, Skabidean, Sustrai Berriak, Tatta, Xiberoots, Aida Blanco, Azken Erromantikoak, Brava, Carlos Perez, Guat-K, Iskra Selector, K-Style, Lobas, Malandro, MDM, Mario Boss, Nelson, Pineapple Sweets, Posse, Noética, Reimy, Rosa Mari, Saturday’s Kids eta Wary.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago