Euriarekin jarraituko dugu asteartearen hasieran — prezipitazio iraunkorragatik abisu horia eman du Euskalmetek, baina Bizkai eta Gipuzkoara mugatu du—; orduek aurrera egin ahala, osterantzean, atertzera egingo bide du, ostarteak zabalduz. Haizea mendebaldean finkatuta mantenduko da, ahul eta aldakor, zenbait bolada aldakorrekin, egunaren amaieran hegoaldean finkatuko bada ere. Termometroetan, 6 eta 14 gradu artean mugituko da galinstanoa.
Asteazkenak lanbro eta lainoak ekarriko dizkigu, eta gero erua hodei gutxirekin edo partez hodeitua geratuko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Halere, arratsalde edo gau partean zaparrada txikiak bota ditzake ere. Elur kota 1000 edo 1200 metroren bueltan kokatuko da. Hego edo hego-mendebaldeko haizea izango dugu, ahul-bizia, baina bolada gogorrekin. Minimoak are gehiago jaitsiko dira, 4 eta 14 gradu artekoan kokatuz.