⛅ EGURALDIA

Bueltan da giro desatsegina

Juanma Gallego 2026ko otsailaren 13a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Fronte berri batekin batera, asteburuan tenperaturak asko jaitsiko dira, eta elur kota 800 metroan kokatu daiteke.

Atzoko eguzki tartea oso urrun geratuko da, eta gaur, beste behin, zeru oso hodeitsu edo estaliak izango ditugu. Batez ere egunaren bigarren partean euri txiki-ertaina egingo du. Haize zakarra izango dugu, hego-mendebaldekoa, eta, horregatik, Euskalmetek abisu horia eman du gaurkorako zein biharko. Termometroan, 5 eta 11 gradu arteko aldeak ikusiko ditugu.

Hodeitza eta giro desatsegina asteburu osoan geratuko dira, eta prezipitazioa ere izango digu. Menia ematekotan, ostarte batzuk zabaldu daitezke agian larunbat arratsaldean. Elur kota 800 metrora jaitsi daitekeela kalkulatu du euskal meteorologia agentziak, eta haize oso indartsua mantenduko da. Asteburuarekin batera, tenperaturak amilduko dira, batez ere igandean: hurrenez hurren, laruNbat eta igandean 5 / 11 eta 3 / 6 gradu arteko aldeak izango ditugula kalkulatu dute.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago