⛅ EGURALDIA

Haize indartsua gailenduko da

Juanma Gallego 2026ko otsailaren 12a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Batez ere egunaren hasieran ostarte zabalak mantenduko dira, baina ordu gutxiko kontua izango da.

Ostegunarekin batera ostarteak zabalduko dira, baina armairuaren hondotik mauka motza ateratzeko tentaldiari eutsi beharko zaio, ordu gutxiko kontua izango baita. Are gehiago, egunean bertan euri txikia izan dezalkegu ere. Haize oso zakarra ibiliko da, gainera, Euskalmetek abisu horia eman duelarik: haizegune ez diren tokietan haizeak 80 km/h-ko abiadura har dezake, eta 100 km/h-koa haizeguneetan. Termometroak Gasteizen 10 eta 16 gradu artekoan ibiliko dira.

Ostiralak beste behin hodeitza ekarriko du harekin, pixkanaka handituz eta oso estalita geratu arte. Euri txiki-ertaina bota dezake, batez ere egunaren bigarren partean. Eolok bolada gogorrak mantenduko dituela aurreikusi dute, hego-mendebaldeko bere tronutik. Termometroak behera egingo du berriro, 7 eta 15 gradu artean kokatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago