Gaurkorako ere zeru oso hodeitsuak iragarri dituzte Araba gehienerako. Are, euri txiki edo ertaina egingo du egunean zehar. Haizearen norabide eta ezaugarrietan ere aldakerarik gabe dator asteartea, hego-mendebaldeko osagaian, ahul-bizi eta bolada gogorrekin. Tenperaturek dezente egingo dute gora, eguneko tartea 10 eta 18 gradu artekoan ibiliz.
Biharko, antzeko panorama izango dugu, zeru hodeitsu edo oso hodeitsuekin. Euria batez ere goizean pilatuko da, baina egunaren bigarren zatian ere tantaren bat erori daiteke. Haizea berdinetan ibiliko da: hego-mendebaldetik, ahul-bizi, eta bolada gogorrekin. Termometroek momentuz eutsiko diote, 10 eta 16 gradu arteko aldearekin.