⛅ EGURALDIA

Goranzko tenperaturak, biharko

Juanma Gallego 2026ko otsailaren 9a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak eta euria astea hasteko, baina bihar bederen tenperaturak dezente igoko dira.

Hodeitzak ez du joan nahi, eta gurekin geratuko da aste berriarekin batera. Zeru oso hodeitsuak espero dira gaurkorako, eta egunaren hasieran euri txikia egin dezake. Arratsalderako euria egiteko aukera handituko da. Eolo hegoaldeko osagaian geratuko da, ahul-bizi, eta bolada gogorrekin. Alde termikoa 5 eta 12 gradu artean egongo da Gasteizen.

Beste horrenbeste izango dugu asteartean, zeru hodeitsuekin eta euri ertaina egiteko aukerarekin. Haizearen joeran antzeko egoera izango dugu, hego-mendebaldeko haizete ahul-biziekin, bolada gogorrekin osatuta Oraingoan tenperaturak dezente igoko dira azken egunotan izan ditugunekin alderatuz, 10 eta 17 gradu artekoan mugituko baitira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago