⛅ EGURALDIA

Ostarteak, bai eta zaparradak ere

Juanma Gallego 2026ko otsailaren 6a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Ostarteak izango ditugun arren, asteburuari begirako agertokia hodei eta euriarekin marraztu dute. 

Hasi zen bezala bukatuko da lan astea: zerua partz hodeitua, eta arratsaldean gehiago estaltzeko joerarekin. Berezizi eguerditik aurrera zaparrada txikiak bota ditzake; are trumoitsuak izan daitezke, txingor txikiak botatzeko aukerarekin. Aste osoa gurekin egon den hego-mendebaldeko haizeak ez gaitu utziko, festa bukatu denean etxera itzuli nahi ez duen lagun hori bezala. Bolada gogorrak izan ditzake, gainera. Tenperaturak 5 eta 11 gradu artean ibiliko dira Gasteizen.

Asteburuari begira, hodeitzak bere horretan jarraituko du, eta euria egin dezake bi egunetan. Haize zakarrak ez du lagunduko giroa baretzen. AEMETen arabera, larunbatean egongo da noizean behin Eguzkia ikusteko aukera gehien, igandean ekaitzak jo dezakeelarik. Tenperaturak ez dira asko aldatuko, hurrenez hurren 5 / 10 eta 2 / 9 artean ibiliko direlako hiriburuan.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago