Asteak bere horretan jarraituko du, zeru oso hodeitsuekin eta zaparrada txiki edo ertainak botatzeko aukerarekin. Bereziki egunaren lehen partean erabat estalita egongo da, baina arratsaldean ostarteak zabalduko bide dira. Eolo hego-mendebaldeko osagaian finkatuta egongo da, bolada gogorrekin. Tenperaturak 6 eta 15 gradu artekoak izango dira Gasteizen.
Ostiralean ez da ezustekorik espero, antzeko giroa izango dugularik: hodei asko eta zaparradak izateko aukera. Euria batez ere egunaren hasieran eta amaieran egin dezake. Lehen orduetan bereziki haize bolada zakarrak izango ditu haizeak, hego-mendebaldetik. Elur kota 1300 metroren bueltan egongo da, eta alde termikoa 5 eta 13 gradu artekoan finkatuko da.