⛅ EGURALDIA

Zaparrada txiki eta ertainak

Juanma Gallego 2026ko otsailaren 4a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Bihar tenperaturak zertxobait igoko diren arren, datozen 48 orduak antzera datoz, euria bota dezaketen hodeiekin.

Asteazkenarekin batera hodeiek ugaritzera egingo dute, eta aukera gehiago egongo da zaparradak botatzeko. Hego-mendebaldeko haizea egongo da, bolada gogorrekin. Elur kota 1000-1200 metro artean egongo da. Tenperaturei dagokienez, atzokoen antzekoak izango dira, 3 graduan hasi eta 12 gradura igotzeraino.

Biharko, antzeko agertokia marratu dute meteorologoek. Zeru oso hodeitsuak izango ditugu, eta noizean behin zaparrada txiki eta ertainak botako ditu. Eolo ahul-bizi ibiliko da, zenbait bolada gogorrekin, eta hego-mendebaldeko osagaian geratuko da, setatsu. Tenperaturak zertxobait igoko dira, eguneko alde termikoa Gasteizen 5 eta 18 gradu artean geratuko baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago