Atzoko giroa errepikatzekoa da gaur, zerua tarteka hodeitsu dagoela eta noizean behin —batez ere egunaren bigarren partean— euria egingo duela. Eolo azken egunetan bezala hego-mendebaldeko osagaian geratuko da, eta gaur ere bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturak 4 eta 11 gradu arteko tartean mugituko dira.
Asteazkenak are hodei gehiago ekarriko dizkigu, eta, orduan ere, ura botako du noizbehinka. Giro nahasia mantenduko da, hego-mendebaldeko haize zakarrarekin. Tenperaturetan ez da apenas aldaketarik egongo, Gasteizen 3 eta 12 gradu artekoan mantenduko baitira.