⛅ EGURALDIA

Egun kalkatuak, gaur zein biharkoa

Juanma Gallego 2026ko otsailaren 2a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Datozen 48 orduetan antzeko giroa finkatuko da: hodeiak, haize zakarra eta hotza.

Aste berriak ez du harekin eguzkirik ekarriko; ez hasierako egunetan, bederen. Hala, gaur ortzia hodeitsu egongo da, eta noizean behin zaparradak botako ditu. Eolok hego-mendebaldean tematuta segituko du, eta oso bolada gogorrekin ariko da. Tenperatura baxuekin jarraituko dugu, 5 eta 11 gradu arteko aldean.

Beste horrenbeste ekarriko du astearteak, zerua tarteka hodeitsu egongo baita. Euria egiteko aukerak bereziki egunaren bigarren partean pilatuko dira. Haizearen portaera bezperaren berdin-berdina izango da, eta tenperatura minimoak are gehiago jaitsiko dira: Gasteizen 3 eta 11 gradu artekoan mugituko da galinstanoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago