Ezustekorik ostiralera begira, oraindik zeru hodeitsu edo oso hodeitsuak izango ditugulako. Batez ere eguerditik aurrera euritara jo dezake. Haizeari dagokionez, hegoaldetik joko du, eta, azken astean ohikoa izan den moduan, bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturen tartea Gasteizen 3 eta 10 gradu artean kokatuko da.
Giro nahasi hau asteburuan ere finkatuta egongo da, zeru hodeitsuekin eta noizbehinkako zaparradekin. Eguzkia ikustekotan, igandean egongo da horretarako aukera gehien. Haize indartsuak espero dira ere. Termometroari dagokionez, igandearako hotz gutxiago espero da, baina larregi berotu gabe: larunbatean 3 eta 10 gradu arteko aldea izango dugu, eta 5 eta 13 artekoa igandean.