Bereziki lehen orduetan euria egin dezake; gainerakoan, zerua tarteka hodeitsu egongo da. Azken egunotan ohikoa izan den moduan, haizeak bolada gogorrak izango ditu; oraingoan ere, hego-mendebaldetik egingo du ufa. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira, 4 graduan hasi eta 15 gradura iristeraino.
Beste horrenbeste ekarriko du lan astearen azken egunak, zeru hodeitsu edo oso hodeitsuekin. Batez ere arratsean eta gauean, zaparradak bota ditzake. Haizea bere horretan mantenduko da, hego-mendebaldeko osagaian, eta bolada gogorrekin. Alde termikoa zertxobait murriztuko da, 4 eta 10 gradu artekoan kulunkatuz.